Egitasmoak
Ile-apaindegi eta estetika
Oinarrizko makillajea
Azal bakoitzari bere Fond de teint-a:
Lehorra: olioarekin egindako oinarri jariakorrak eta koipetsuak erabili.
Zahartua: badira azala oso ongi leuntzen duten oinarri bereziak eta baita zahartzaroaren eragina nolabait kentzen dutenak ere.
Delikatua: ahal baduzu behintzat hipoalergenikoak erabili, eta gorritasunak izateko joera baduzu, pigmentu berdeak dituzten egokitzaileak erabili.
Koipetsua: oliorik ez dutenak edo trinkoak. Azalik lehorrenak izango dira aldaketarik izango ez duten bakarrak.
Egin beharreko urratsak:
1.- Azala premiaren arabera garbitu eta hidratatu.
2.- Presta ezazu zuzentzaile egokia -makillajearen oinarria baino tonu argiagoa-, eman ezazu "ezkutatu" nahi dituzun inguruetan, begi-zulo, pikor, gorritasun... eta hatzekin zabaldu.
3.- Zabaldu ezazu oinarria. Beti zure azalaren tonua baino zertxobait argiagoa, eta pixka bat barrutik kanpo aldera zabaldu hatzak edo belaki bat erabiliz, lepoa eta belarri-gingila ahaztu gabe.
4.- Makillajea finkatzeko, zabal itzazu hauts arinak brotxa zabal bat erabiliz.
Trukua
Urte gehiago izatearen itxurarik izan nahi ez baduzu, ez eman inoiz makillajea zimurretan eta adierazpen-lerroetan, hatzetan geratzen zaizuna erabili eta difuminatu.