Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Ile-apaindegi eta estetika

Masailak

Kolorete pixka bat erabiliz zuk nahi duzun itxura eman diezaiokezu aurpegiari, bati ere hori aplikatzeko arau batzuk jarraitzen badituzu.

Makilatzaile gehienek amaierarako uzten dute blush-a aplikatzea. Bi arrazoi argi eta garbi dituzte horretarako. Batetik, koloretea bere "lanaren" azken ukitua izaten da eta aurpegiari beste itxura bat ematen dio; bestetik, kontuan izan behar ditugu aurpegian, ezpainetan eta begietan ditugun koloreak, behar dugun koloretearen kolorea inolako zalantzatik gabe asmatzeko. Eta, joerak baldin badira ere kontuan izan beharrekoak, blush-ak musuak lotsaz gorritzearen antzekoa izan behar du.

Kolore aukera

Arrosa, melokotoi, terrakota edo aran kolorekoak, edo tonu biziagoko koloreak. Aukeratzen duzun tonalitatea aukeratzen duzula, hori aurpegiko kolorearekin ez haustea izango da garrantzizkoa. Kolore hori aurpegiak berak duen kolorea dela sinestaraztea lortu behar dugu. Azala koipetsua baldin baduzu hautsak erabili, eta zure azala lehorragoa baldin bada, krema edo gela erabili koloreteetarako.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil