Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Ile-apaindegi eta estetika

Ezpainak

Meheak: kolore argienak erabiltzea komeni zaizu, eta ahal izanez gero ezpainei edertasuna emango dien glossak erabili beti. Bistarako, ezpainen bolumena gehitu nahi baduzu, binilo-distirekin mirariak egitea lortuko duzu.

Desberdinak: ezpain-ertzetarako lapitza erabili beharko duzu nahitaez -ezpainetako margoaren tonu berezkoa- eta ertz guztiak berdintzen saiatu. Tonuari dagokionez, ondoena ematen dizuna erabili.

Haragitsuak: testura mateagoak erabili eta kolore diskretuagoak.

Trukua

Kolore biziagoa lortzeko, ezpainetako margoarekin geruza bat baino gehiago eman. Geruza bakoitzarekin, koloreak pixkanaka bat egingo du ezpainekin, eta lortzen den emaitza distiratsuagoa eta glamur gehiago duena izango da.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil