Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Ile-apaindegi eta estetika

Punta irekiak

Disimulatu egin behar dira

Punta irekien arazoari amaiera emateko modu bakarra horiek moztea izango da, baina bat-batean ere disimula daitezke, ilea orraztuta eta ilearen zuntza hidratatu eta ixten duten produktuekin: - Jar itzazu serum-tanta batzuk hatz mamietan eta zabal ezazu ilearen puntetan. Masaje arin bat emaiezu lan hori ongi amaitzeko.

  • Buruaren goik aldean bildu eta puntak ezkutatu ilea luzea baldin baduzu, edo amaieran ilea busti itxuran utziko dizun gela erabili eta atzeraka orraztu ilea motza baldin baduzu.
  • Argizari pixka bat eman puntetan, horrela hidratatu eta itxi egingo dituzu.

 

Ez daitezela ireki

Ilea era guztietan ongi izatea izango da hori osasuntsu izateko bermerik onena.

Mozterakoan: ile-apaindegira maiztasunez joan. Ilea 2 cm. inguru hazten da hilean eta hori osasuntsu edukitzeko nahikoa izango da 6 astean behin moztea.

Garbitzerakoan: erabil itzazu puntetan sartuko diren geruza-hidratagarriak eta xanpu nutritiboak. Ile-egokitzailea erabiltzen baduzu masajea eman eta horren eraginpean eduki minutu batean.

Lehortzerakoan: ahal duzula puntak ez gehiegi berotu lehorgailua erabiltzerakoan, tenperatura eta abiadura ugariko tresna erabiltzea izango da onena prozesu hori kontrolatzeko.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil