Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Ile-apaindegi eta estetika

Ez utzi erortzen

Egunean 100 ile inguru galtzea normala da, baina udazkenean ilea erortzearen prozesu naturala areagotu eta nabarmenagoa egiten da. Ugari dira erortze horren aurkako tratamenduak, eta mota desberdinetakoak izaten dira, hala nola xanpuak, tonikoak eta anpuluetan etortzen diren kontzentratuak, horien printzipio aktiboei esker ilea gutxiago erortzen da eta sendoago hazten da.

 

Masaje mesedegarriak

Buru azalean masajeak ematea oso mesedegarria izaten da, zirkulazioa hobetzen dutelako eta produktuak hobeto sartzeko aukera ematen dutelako. Masajeak gutxienez 30 minutu iraun behar du eta hatz mamiekin egingo da.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil