Egitasmoak
Harategiak
Dieta orekatuan, haragia beharrezko osagaia da
2008/12/04 - Iruzkinak: 0
Giza elikaduran aditua da Amaia Campos eta argi dauka haragi proteinak geure osasunarentzat onuragarriak direla...
Ikusi albiste honekin lotura duen "Eska ezazu haragia euskaraz!" egitasmoaren informazioa.
Giza elikaduran aditua da Amaia Campos eta argi dauka haragi proteinak geure osasunarentzat onuragarriak direla, “balio biologiko handikoak kontsideratzen dira, aminoazido esentzial guztiak dituztelako”. Dieta zaintzea lehentasuneko zeregin bihurtzen da. Halakoetan otorduetatik lehenbizi erretiratzen diren elikagaien artean, harategietako produktuak egon ohi dira.
Dieta orekatu bat izateko aldiz, halakorik egitea beharrezkoa al da? Dirudienez ez. Haragi proteinak geure osasunarentzat onuragarriak baitira. Guztia bezala, tamainan beti ere.
Lasarte-Oriako Natur Houseko langile eta giza elikaduran eta dietetikan diplomatua den Amaia Camposek xehetasun gehiago ditu.
Dieta orekatutzat zer ulertu behar dugu?
Amaia Campos: Pertsona bakoitzaren osasun egoera hoberena bermatuko duen elikagai guztiak dituen dieta da. Beraz, eguneroko nutrizio eta energia beharrak osatzeko gaitasuna izango du. Dieta orekatu batean, elikagaien kantitate eta kalitateak, berebiziko garrantzia izango dute. Guretzat dieta orekatu baten gertuko eredua, “mediterranear dieta” izango litzateke.
Denetik jan beharra dagoela esaten da. Zergatik daude hainbeste desadostasun gai honen inguruan?
A.C.: Hala da, denetatik jan beharra dago: azken finean ez daude elikagai txarrak ez onak, proportzio kontua besterik ez da. Denetik jan bai, baina bere proportzio justuan. Baina egia esan, dietetika desadostasun eta kontraesan gehien eragiten duen alorra da. Izan ere, talde etniko bakoitzak elikaduraren aurrean dituen jarrera eta elikagaiak, bere ile edo azalaren kolorea bezain ezberdinak izan daitezke. Azken finean, nire ustez, oinarri zientifiko bat duen artean norberak bere konbikzioak defendatzea guztiz legezkoa da. Edozein gaien inguruan sortzen diren iritzi ezberdinek etengabe ikerlan berriak bultzatuko dituzte. Beraz, positibotzat hartuko nuke desadostasun egoera hori.
Dena den, etengabeko ikerketen ondorioz, ideia konkretu batean behintzat pentsaera guztiak adostea lortu da: dieta orekatuaren definizioan.
Haragi proteinak ere beraz, beharrezkoak dira ezta?
A.C.: Noski baietz. Haragi proteinak, balio biologiko handiko proteinak kontsideratzen dira, aminoazido esentzial guztiak dituztelako. Aminoazido hauen premiak osatzeko, haragi proteinak jatea beharrezkoa da, organismoak bere kabuz ez baitakizki sintetizatzen kantitate nahikoan eta landarekien proteinekin lan gogorra edukiko dugulako gutxienekoetara iristeko. Oro har, haragia kontsumituz berriz, erraz iritsi gaitezke behar minimoak betetzera.
Guretzat onak diren proteina horiek bereziki zer haragietan aurki ditzakegu?
A.C.: Batez ere gantz gutxiko haragietan, oilaskoa eta untxian alegia. Duen gantzaren arabera, baita txahal haragian ere. Eguberriak gertu ditugu.
Otorduetako menuetan zer modutan txertatu beharko genituzke haragi proteinak?
A.C.: Eguneroko beharrak ongi asetzeko funtsezkoa izanik, egun horietan ere normaltasun osoz txertatu beharko genituzke haragi proteinak, hori bai, balio biologiko handiko beste proteinekin, hau da, arrain proteinekin ere tartekatuz, dieta ahalik eta orekatuena izan dadin.
Datozen egun berezi horietan, oro har egiten ditugun gehiegikeriekin eduki beharko genuke kontu gehien, egun jarraituetan gainelikatzearen ondorioz, gorputzak behar ez duen gantz guztia gorde egiten baitu. Hainbeste tentaziori eustea zaila da, baina haragi proteinak otordu nagusietan kantitate egokian sartuz gero, geure asetasun sentsazioa iraunkorragoa izango da, digestioan organismoak lan gehiago egin behar baitu. Hala, kaloria askoko beste zenbait elikagaien gehiegizko kontsumoa ekidin edo murriztu dezakegu.
Haragia sukaldean nola prestatzen dugun, horrek ere eragina izango du?
A.C.: Hobe da frijituak saihestea, baita elikagaien koipe kantitatea handitzen duten teknikak ere.
Zer onura dituzte haragi proteinek?
A. C.: Proteinak funtzio eraikitzailea du gure organismoan, organo eta gorputzeko egitura guztien euskarria baita. Baina gehiengoak ezagutzen ez dituen funtzio asko ere baditu. Bere proteinek, aminoazido esentzialak kantitate egokian dituzte, organismoak bere kabuz sintetiza ezin ditzakeenak. Gainera, mineralen xurgatze prozesua errazten diote geure organismoari. Beste osagai garrantzitsuak ere baditu: ura (%70 inguru), B taldeko bitaminak, mineral eta burdina.
Ospe handiko ikerlari askoren esanetan, haragi gorri zein zuriak, bihotzarentzat ona den dieta baten partaide izan beharko lirateke. Azken aldian leporatzen zaizkion arriskuak, dieta desorekatu baten ondorio besterik ez dira.
- Amaia Camposen ustez, “hobe da frijituak saihestea, baita elikagaien koipe kantitateak handitzen duten teknikak ere”. “Ikerlari askoren ustez, haragi gorri zein zuriak, bihotzarentzat ona den dieta baten partaide izan beharko lirateke”.“Denetatik jan beharra dago: azken finean ez daude elikagai txarrak ez onak, proportzio kontua besterik ez da”.
Material osagarria:
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.