Egitasmoak
Fruta eta barazki dendak
Ahate-arandoi eta sagar purez eginiko entsalada epela
Osagaiak:
Haritz-hosto letxuga (unitate 1)
Cherry tomatea (16 unitate)
Sagarra (4 unitate)
Porrua (4 unitate)
Ahate-arandoia (400 gr.)
Ahate-urdaiazpikoa (erretilu 1)
Ozpin baltsamikoa
Gatza
Marrubia (16 unitate)
Prestaketa:
Sagarrak erre, zuritu, zuztarra kendu eta purea egin.
Porruen zati zuria tiratan moztu (4 edo 5 cm.) eta kolorea hartu arte oliotan frijitu, kurruskari geratu arte.
Arandoia poto edo latatan etorri ohi da.
Banatu koipea eta arandoia bañomarian.
Ondoren, xerratan moztu.
Marrubiak lau zatitan ebaki, ozpin baltsamikoan beratzen jarri arandoien koipearekin batera.
Horrekin onduko dugu entsalada.
Haritz-hosto letxugaren zati bat juliana erara ebaki, bestea utzi.
Aurkezpena:
Plateraren erdian moztu gabeko haritz-hosto letxuga hostoak jarri.
Gainetik, sagar-purea bota.
Ondoren, juliana erara moztutako letxuga ipini.
Arandoia ipini gainetik eta egin dugun marrubi-saltsarekin ondu.
Frijitutako porrua goian ipini.
Horren guztiaren inguruan tomatea eta ahate-urdaiazpikoa jarri txandakatuz.