Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Etxeko hizkuntza

Aholku praktikoak

Munduko leku asko eta askotan bezalaxe, gurean ere hizkuntza bat baino gehiago bizi dira elkarren ondoan. Hizkuntza horiek ikasi eta erabiltzen baditugu, oso egoera aberatsa eduki dezakegu, aukera emango digulako kultura bat baino gehiagoren partaide izateko, adimena, sormena eta komunikazion sentiberatasuna garatzeko, nortasuna eta autoestimua indartzeko...

Hala ere, gure hizkuntza-egoera konplexua ere bada. Hizkuntza bat dago (gaztelania) erabat normalitzatua eta bere ondoan euskara, berriz, gutxiagotua eta normalizazio-bidean dagoena. Horrek gutako askorengan kezkak eta zalantzak ere eragiten ditu: zer egin dezakegu?, zer da egokiago?, nola joka dezakegu?...

Hurrengo orrialde hauetan horrelako galderei emandako erantzun batzuk aurkituko dituzu, egoera horietan ziurtasun handixeagoz jarduteko aholku batzuk. Horien bidez gonbita egin nahi dizugu hizkuntza-jokabideei buruzko hausnarketa patxadaz egitera. Ea aholku horiek laguntzen dizuten!

Badakizu, nahi baduzu...
 

Jaitsi liburuxka osorik ondorengo helbidetik.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil