Egitasmoak
Etxeko hizkuntza
Eta bikote mistoetan nola?
1.- Irizpide orokorra: guraso euskaldunak erabil dezala euskara etxean seme-alabekin.
2.- Etxea izan daiteke euskara ikasteko lekurik goxoena. Euskaraz egizu euskaraz ulertzen duten etxeko kideekin eta gainerako gurasoekin, nahiz eta hauek oraindik gaitasun nahikorik ez izan zurekin euskaraz egiteko. Haiei laguntzeko modurik onena izan liteke.
3.- Bestalde, guraso erdaldunak gaztelania edo beste hizkuntza bat erabiliko du. "Pertsona bakoitzak hizkuntza bat" printzipioak ez dio inolako eragozpenik eragiten haurrari.
4.- Horrekin batera, komeni da guraso erdaldunak ere euskara ikastea, hurbil dadila, besterik ezean, erdi-maila batera. Baina zein helbururekin?
- Familiako hartu-eman arruntetako komunikazioak jarraitu ahal izateko, gainerako senitartekoek hizkuntza aldatu beharrik gabe. Eta horrek ez du esan nahi gaztelania erabili ezin duenik, hau da, menderatzen duen hizkuntza.
- Familiako gainerako kideekin batera euskaraz diren eskolaz kanpoko edo aisialdiko ekintzetan edo eskolako bileretan parte hartu ahal izan dezan.
Informazio gehiagorako "Euskara ere eman" eta "Gurasoentzat aholkuak" liburuxkak kontsultatu