Egitasmoak
Errenta aitorpena
Nola egin dezaket?
109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. 2020. urteko ekitaldia.
Hiru dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:
- Proposamena: 2021eko martxoaren 30etik hasita, 250.000 proposamen inguru bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez, apirilaren 12tik ekainaren 30era bitarteko epean.
- Mekanizatua: Aurrez hitzordua eskatu behar duzu telefonoz (943 11 30 00) edo internet bidez (Errenta mekanizatuaren hitzordua), eta egun eta ordu horretan joan behar duzu bulegora (Hernaniko Latsunbeberri auzoa, 8-9) eta aitorpena egiten lagunduko dizute. Hitzordua hartzeko epea: 2021eko apirilaren 16tik ekainaren 8ra.
- Internet: laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, 500etik gora ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez.
Orobat, simulazio bat egin dezakezu aitorpena nola aterako zaizun jakiteko, webgunean dagoen errentaren eta aberastasunaren laguntza programak erabiliz.