Egitasmoak
Enpresak
Lanerako agiri ereduak
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Lanerako Idazkiak liburuxka kaleratu du Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin, Zaharrean, Centro Erdi, Auzoa eta Dendass merkatari elkarteekin eta Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartearekin lankidetzan. Donostiako merkatari guztiei banatuko zaien argitalpen honek, tresna baliagarria izan nahi du euskara normaltasunez eta gero eta maiztasun handiagoz erabiltzeko ahalegina egiten ari diren merkatari eta ostalari donostiarrentzat. Merkatariek hamaika ohar, informazio eta errotulu jarri behar izaten dituzte euren saltokietan bezeroak informatzeko, baita zenbait testu idatzi edota inprimakiak egunero bete ere. Lan horretan lagundu nahi du argitalpenak, merkatariari euskara lan esparruan erabiltzeko bidea erraztu nahi zaio argitalpenarekin zenbait aholku, ohar eta eredu eskainiz.
Ikusi informazio osoa Donostiako Udalaren web gunean.
Bestelako agiriak Lanerako agiri ereduak estekan bilduman topatuko duzu.