Egitasmoak
Enpresak
Eusko Jaurlaritza
LanHitz, lana eta hitza, euskara eta eguneroko lana uztartu eta indartzeko ekimena da. Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia suspertzeko Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako programa da, foru-aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan Sailekin bat eginik. Badu, bestalde, enpresari-elkarteen eta sindikatu nagusien bermea. Azken urteotan, hiritarrek zein botere publikoek euskal gizartea gero eta elebidunagoa izateko ahaleginak egiten dihardute. Bide honetan, Eusko Jaurlaritzak lan munduan euskararen erabilera sustatzeari ekin zion 90eko hamarkadan. Orduan enpresa handiei eta aldeko baldintzak zituztenei zuzendutako programa pilotua zena, gaur gainontzeko enpresetara zabal daitekeen egitasmo finkoa da. Politika aktiboak eta enpresarien, langileen eta sindikatuen parte-hartzearekin, euskararen erabilera bermatuz, euskara errealitate bihurtu dezakegu lan munduan eta honekin euskal gizarte integratua eta batuagoa lortu.
Informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren web gunean.