Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Enpresak

'Zurea bai zortea!' matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Buruntzaldeko euskaltegiek

2009/09/11 - Iruzkinak: 0

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek Zurea bai zortea! // ¡Estás de suerte! euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu berri dute, eta aldi berean euskara.buruntzaldea.eus web gunean martxan jarri den Euskaltegiak atal berritua ezagutarazi da.

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek Zurea bai zortea! // ¡Estás de suerte! euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu berri dute, eta aldi berean euskara.buruntzaldea.eus web gunean martxan jarri den Euskaltegiak atal berritua ezagutarazi da.

 

Eskualdeko euskaltegi guztiek estreinakoz egin dute eskaintza eta matrikulazio kanpaina bateratua eta Zurea bai zortea! lelopean antolatutako kanpainaren hiru ezaugarriak hauek dira: gertutasuna, eskaintza zabala eta diru-laguntzak. Hastear dagoen 2009-2010 ikasturtean, eskualdeko biztanleek egokien etortzen zaien ikastaroan eman dezakete izena, nahiz eta beraien herrian bertan ez izan.

 

Herritarrek kanpainaren eta web guneko berrikuntzen berri izateko hainbat euskarri erabili dira: Buruntzaldeko sei herrietako postontzi guztietara diptikoak helarazi dira eta enpresetara e-postaz bidali da informazioa. Horrez gain, hainbat web gunetan bannerrak jarri dira eta gaiaren inguruko publierreportajea argitaratuko dute eskualdeko idatzizko hedabideek.

 

euskara.buruntzaldea.eus web gunean prestatutako berrikuntzen artean honakoak nabarmendu behar dira: alde batetik, erabiltzaileak bere euskara mailaren gutxi gorabeherako erreferentzia emango dion automailaketa egiteko aukera du, web gunean zintzilikatu diren ariketa ezberdinei esker. Bestetik, eskualdeko euskaltegien eskaintza eguneratua kontsultatzeko aukera du eta, hala nahi izanez gero, aurrematrikula egin dezake. Gainera, eskaintza hori kontsultatu ahal izateko, bilatzaile bat jarri da martxan.

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil