Egitasmoak
Enpresak
Katealegaia enpresa, pausoak ematen, euskera indartzeko
2013/04/16 - Iruzkinak: 0
Hernaniko Udalak eta Katealegaia enpresak hitzarmen bat sinatu dute. Katealegaian, euskarak gero eta presentzia haundiagoa izango du.
«Euskera bultzatzea eta normalizatzea oso garrantzitsua dela uste dugu eta bide horretan pauso batzuk eman ditugu orain arte. Baina hitzarmen honekin eta laguntza honekin helburu jakin batzuk zehaztuko ditugu eta plan bat jarraitzeko aukera izango dugu: enpresako informazio guztia euskeraz ere lantzea, adibidez», azaldu zuen atzo Pablo Nuñezek, Katealegaia enpresako zuzendariak. Izan ere, Hernaniko Udalak eta Katealegaia enpresak hitzarmen bat sinatu zuten atzo, enpresa horretan euskeraren erabilera areagotzeko helburuarekin. Luis Intxauspe alkateak azpimarratu zuen, enpresaren iniziatiba izan dela eta «zoriontzekoa eta pozgarria» dela. Urtebeteko hitzarmena da. Enpresak pausoak eman beharko ditu eta konpromisoak betetzean, Udalak diru laguntza emango dio.
Epelen, egoitza nagusia
Katealegaia irabazi asmorik gabeko erakundea da eta lanpostuak sortzen ditu pertsona elbarrientzako edo gizarte-esklusio egoeran daudenentzako. Gipuzkoa osoan 12 zentro dauzka eta Hernanin, Epelen dago haundiena eta nagusia. Bertan, 100 lagun inguru ari dira lanean. Bezero garrantzitsuenetakoa, Orona enpresa da.
Enpresa guztiei zuzenduta
Hitzarmen hori, Baietz Gurean! ekimenaren barruan izan da. Ekimena, Buruntzaldeko Udalek daramate aurrera, Hernanik barne. Enpresek, etxe barruan euskeraren presentzia haunditzea da helburua. Eta 2013an, laguntza hori ematen jarraitzeko asmoa dute Udalek.
*Iturria: Hernaniko Kronika
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.