Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Enpresak

Euskara-planak Buruntzaldeko hiru enpresetan

2009/03/10 - Iruzkinak: 0

Atzo eskualdeko hiru enpresek eta Udalek akordioa sinatu zuten, enpresetan euskera planak sustatzeko.

Lantegietan euskera sustatzeko kanpainak egiten ari dira eskualdean. Atzo eskualdeko hiru enpresek eta Udalek akordioa sinatu zuten, enpresetan euskera planak sustatzeko. Bertan ziren Urnietako Deman enpresako ordezkaria, Lasarte-Oriako TSST enpresako ordezkaria eta AMR Refractarios Hernaniko enpresako ordezkaria, Mikel Ruiz; eta udalerrietako alkateak, tartean Hernanikoa, Marian Beitialarrangoitia.

Hitzarmenean batetik, enpresek konpromezua hartu zuten euskera planak aurrera eramateko; eta bestetik, Udalek, dituzten baliabideak enpresen esku uzteko, euskera planek aurrera egin dezaten.

 

Irakurri albiste osoa Hernaniko Kronikan.

 

Buruntzaldeko sustapen lanen historia laburra: Mikel Izagirre

Buruntzaldeko udalak 2005ean hasi ginen enpresetan euskara planak sustatzen. Terreno landu gabea zen hura, eskualdean ez zegoen apenas enpresarik euskara modu planifikatuan lantzen ari zenik. Ez dut esango inork ezer egina ez zuenik, ez da-eta horrela. Enpresa batean baino gehiagotan bazegoen euskararen aldeko sentsibilitaterik eta saiakera batzuk, handiagoak edo txikiagoak, eginak zituzten hainbat tokitan. Eta saiakera horiek ekarri dute, ziurrenik, ondoren beste indar eta sendotasun batekin heltzea gai honi udalotatik ere. Aitzindariak edo pioneroak izan ziren haien lana eskertuta eta aitortuta, beraz, bai azpimarratu nahi dut Udalon sustapen lanak tarteko, 13 plan ditugula orain Buruntzaldean.

 

Era askotako enpresak ditugu 13 horien artean: produkzio-enpresak, zerbitzuzkoak, tamaina oso ezberdinekoak (badira 10 langilekoak eta badira 100 langilekoak ere), langile euskaldun gehiago edo gutxiago dituztenak...eta neurri horretan, oso behar eta egoera ezberdinekoak hizkuntza aldetik ere. Herrika hartuta, baditugu 3 Usurbilen, 4 Hernanin, 2 Andoainen, 2 Lasarte-Orian, 1 Astigarragan eta 1 Urnietan.1

Informazio gehiago lotutako dokumentuan.

Material osagarria:

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil