Egitasmoak
Enpresak
Buruntzaldeko enpresentzat laguntza berria, euskera normalizatzeko bidean
2011/02/11 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko 6 udalerriek ‘Baietz gurean’ egitasmoa jarri dute abian, enpresetan euskeraren erabilera sustatzeko asmoz.
Buruntzaldeko enpresetan euskeraren erabilera sustatzeko, Baietz gurean egitasmoa jarri dute abian Buruntzaldea osatzen duten 6 udalerriek. Egitasmo berriaren nondik-norakoak aurkeztu zituzten ostegunean prentsaurrean, egitasmoaren zenbait ordezkarik. Azaldu zutenez, «helburu nagusia da Buruntzaldean ahalik eta enpresa gehienek jartzea abian euskeraren erabilera normalizatzeko bitartekoak». Eta pauso horiek eman ditzaten diru laguntza emango zaie egitasmo honekin. Buruntzaldeko 10 langiletik gorako enpresei zuzendutako egitasmoa da.
100 puntuko salto bakoitzeko diru saria
Egitasmoa martxan jartzeko egindako lanaren berri eman zuten: «Buruntzaldeko 10 langiletik gorako 390 enpresari inkesta pasa zitzaien euskeraren erabilera normalizatzeko enpresan bertan zituzten beharrak eta nahiak jakiteko. 170 enpresak erantzun zioten inkestari, unibertsoaren %40ak, oso unibertso adierazgarriak. Horien artean 52 enpresak azaldu dute euskeraren erabilera normalizatzeko bidean prestutasuna eta 12 enpresa aukeratu ditugu: Buruntzaldeko herri bakoitzeko bi». Funtzionamendua nola izango den ere azaldu zuten: «Baietz gurean egitasmoan parte hartzea erabakitzen duten enpresei azterketa bat egingo zaie enpresaren egoera linguistikoa zein den jakiteko. 0-1000 puntuko tartean neurtuko da egoera eta dauden tokitik abiatuta, 100 puntuko salto bakoitzeko jasoko dute diru saria. Puntu horiek nola lortu ditzaketen esango die Ahize enpresa aholkulariak. Hasierako puntuak gehiago sarituko dira. Lehenengo pausoak ematea zailagoa delako». Eusko Jaurlaritzak ematen duen Bikain Ziurtagiria lortzeko bidea errazteko asmoa ere badu egitasmoak. «Bi sariak lortu daitezke. Gure egitasmoak bikain lortzeko bidean ematen du diru laguntza, eta Eusko Jaurlaritzak ziurtagiria atera ondoren». TSST enpresak euskeraren erabilera normalizatzeko plana dauka martxan eta bertako esperientziaren berri eman zuen Santiago Sarasola gerenteak. Beraien kasuan oso aberasgarria dela azpimarratu zuen eta animatzeko gonbitea luzatu zien enpresei.
* Iturria: Hernaniko Kronika
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.