Egitasmoak
Enpresak
Albisteak
5 gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu!
2010/04/26 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko udalek “Ezetz asmatu 5 gezur borobilak!” lehiaketa jarri dute abian. Herri bakoitzeko asmatzaileen artean denbora-pasa joko bat zozkatuko da.
Heziketa zikloak, lan mundua eta euskara
2010/04/07 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko udalek euskararen erabilera normalizatzeko elkarlanean egindako egitasmoen artean, lan munduarekin loturikoa ere badago, eta euskara planak sustatzeaz gain, enpresetan praktiketako langile gisa jardungo duten ikasleek lana euskaraz egin dezaten bultzatzea ere helburu dute. Gaiarekiko kontzientzia pizteko, heziketa zikloak dauzkaten eskoletako ikasleei zuzendutako hainbat hitzaldi antolatu dute Buruntzaldeko udalek.
'Zurea bai zortea!' matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Buruntzaldeko euskaltegiek
2009/09/11 - Iruzkinak: 0
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek Zurea bai zortea! // ¡Estás de suerte! euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu berri dute, eta aldi berean euskara.buruntzaldea.eus web gunean martxan jarri den Euskaltegiak atal berritua ezagutarazi da.
Usurbilgo Udalak euskara ikasten aritu direnei diru-laguntzak emango dizkie
2009/06/08 - Iruzkinak: 0
Usurbilgo Udalak 2008-2009 ikasturtean euskara ikasten aritu direnei diru-laguntzak ematea adostu du. Deialdia ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta laguntzak eskatzeko epea ekainaren 15ean zabalduko da 30era arte.
205.000 gipuzkoarrek jaso dute etxean Errenta Aitorpena egina
2009/04/27 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza eskaintzen dute.
Euskara-planak Buruntzaldeko hiru enpresetan
2009/03/10 - Iruzkinak: 0
Atzo eskualdeko hiru enpresek eta Udalek akordioa sinatu zuten, enpresetan euskera planak sustatzeko.
"Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan. Lasarte-Oriako Udalaren esperientzia"
2009/03/04 - Iruzkinak: 0
Lasarte-Oriako enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko orain arte egindako lanen berri ematen duen liburua aurkeztu dute gaur.
“Euskara txertatu egin behar da enpresen jardunean”
2009/01/30 - Iruzkinak: 0
Mikel Irizar (KUTXAren Kultura, Giza Taldeak eta Lankidetzak saileko arduraduna)
Errenta Aitorpena egiteko garaia iritsi da
2008/04/24 - Iruzkinak: 0
Iritsi da 2007.urteko kontuak argitzeko garaia. Errenta Aitorpena egiteko epea zabaldu da eta milaka herritar dagoeneko hitzorduak eskatzen eta bete eta entregatu beharreko dokumentazio bila arituko dira honez gero. Gogoratu, euskaraz egin daiteke Errenta Aitorpena. Aurrerantzean, Foru Ogasunarekin izan beharreko harremana ere euskaldundu daiteke bide batez, Errenta Aitorpena egiterakoan.