Egitasmoak
Enpresak
5 gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu!
2010/04/26 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko udalek “Ezetz asmatu 5 gezur borobilak!” lehiaketa jarri dute abian. Herri bakoitzeko asmatzaileen artean denbora-pasa joko bat zozkatuko da.
Buruntzaldeko udalek, Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzaren laguntzarekin, “Ezetz asmatu 5 gezur borobilak!” lehiaketa jarri dute abian. Herri bakoitzeko asmatzaileen artean denbora-pasa joko bat zozkatuko da.
Ondorengo esaldietatik 5 gezurrak zein diren asmatu behar duzu:
1. Munduan 6.500 hizkuntza hitz egiten dira egun, eta estatu bakoitzari bat dagokio.
2. Hizkuntzaren eskubideak defendatu behar ditugu, ez hiztunenak.
3. Munduko hizkuntzetatik, hiztun gehien duten %10en artean dago euskara.
4. Estatu Batuek ez dute hizkuntza ofizialik, eta aireportura eramaten zaituen metroko txartela erosteko makinak 8 hizkuntzatan daude.
5. Hizkuntzak arazoa dira enpresentzat. Mundu guztiak hizkuntza bakarra hitz egitea lortu behar dugu.
6. Hizkuntza indartsuak eta ahulak daude. Indartsuak hiztun gehien eta agintea dutenak dira.
7. Oronaren igogailuetan zein pisutara iritsi garen adierazteko ahotsa euskaraz nahiz gaztelaniaz jar daiteke.
8. Ikasteko errazak eta zailak diren hizkuntzak daude.
Epea: maiatzaren 27a.
Saria: Buruntzaldeko herri bakoitzeko asmatzaileen artean denbora-pasen joko bat zozkatuko da.
Telefonoz jakinaraziko zaie irabazleei zozketaren emaitza.
Antolatzaileak: Buruntzaldeko udalak.
Laguntzailea: Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitza.
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.