Zilegi eskolek antolatuta sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa izango da
2013/02/04 - Iruzkinak: 0
Orain, argazkilaritza ikastaroa egiten ari dira Astigarragan eta Hernanin.
Herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin arituko diren saioak dira Zilegi eskolak: historia, sexualitatea, eskulanak, sukaldaritza, osasuna, jolasak, landareak, masajea, filosofia, sendabelarrak… Bertan parte hartzeko, interesa besterik ez da behar. Ez dira hitzaldiak, saio dinamikoak baizik, eta partaideek eztabaidatu, hausnartu, landu, sortu…eta elkarreraginez euskara landu eta gaiei buruz asko ikasteko aukera izango dute.
Hernanialdeko AEK-k antolatutako Zilegi eskolen baitan bi ikastaro izango dira otsailean: oinarrizko argazkilaritza ikastaroa, dagoeneko hasia dena, eta sukaldaritza makrobiotikoa. Argazkilaritza ikastaroa goizetan da eta sukaldaritza makrobiotikoa berriz, arratsaldetan.
Gorka Gereño izango da sukaldaritza ikastaroa gidatuko duena eta ikastaroa Astigarragan eta Hernanin izango da.
Hona hemen herri bakoitzeko egutegia:
- Hernani: otsailak 5, 6, 12 eta 13, 19:00etatik 21:00etara. Biteri kultur etxean izango da ikastaroa.
- Astigarraga: otsailak 19, 20, 26 eta 27, 19:00etatik 21:00etara. Zipotza elkartean izango da ikastaroa.
Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa ordaindu egin beharko da, AEK-ko ikasleek 3 euro eta 23euro gainontzeko herritarrek.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek honako emailera idatzi edo telefono zenbakira deitu beharko dute: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.