Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Usurbilgo Udalak euskara ikasten aritu direnei diru-laguntzak emango dizkie

2009/06/08 - Iruzkinak: 0

Usurbilgo Udalak 2008-2009 ikasturtean euskara ikasten aritu direnei diru-laguntzak ematea adostu du. Deialdia ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta laguntzak eskatzeko epea ekainaren 15ean zabalduko da 30era arte.

Udalarentzat garrantzitsua da usurbildarrek euskara ikastea eta hori kontuan izanda, emango dituzten diru-laguntzen kopurua ere esanguratsua izango da.

Gainera, euskara ikasten aritu direnez gain, UEUren ikastaroetan parte hartu dutenei ere emango dizkiete laguntzak. Hauek dira emango dituzten diru-laguntzak:

  • Euskara ikasleek matrikula-kostuaren % 80 jasoko dute.
  • 12 urtetik beherako haurrak dituzten euskara ikasleek matrikula-kostuaren % 100 jasoko dute.
  • Langabezian dauden euskara ikasleek matrikula-kostuaren % 100 jasoko dute.
  • UEUko ikastaroak egin dituztenek matrikula-kostuaren % 60 jasoko dute.

Aurtengo diru-laguntzen deialdian izango den berrikuntza aipagarria honakoa izango da: autoikaskuntza sistema bidez euskara ikasi duten herritarrek ere diru-laguntza jasotzeko aukera izango dutela.

 

Diruz lagundu daitezkeen ikastaroak honako hauek dira: HABEk homologatutako ikastaroak, modulazio desberdineko ikastaroak, Barnetegiak, ikastaro ez homologatuak (modulazio txikikoak badira), xede berezietarako ikastaroak eta UEUko ikastaroak.

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil