Usurbilgo Talleres Mecanicos Manuel Echeverria enpresan praktikak euskaraz
2015/08/10 - Iruzkinak: 0
1990etik ikasleak hartzen dituzte praktikak euskaraz egin ditzaten
Usurbilgo Talleres Mecanicos Manuel Echeverria enpresan aurten ere, urtero bezala, ikasle bat hartu dute praktikak egin ditzan. Buruntzaldeko udalen ekimenez, proiektu bat jarri da martxan praktikaldi hori euskaraz izan dadin.
Usurbilgo lantegi hau 1990ean hasi zen ikasleak praktiketan hartzen, eta beti Usurbilgo Lanbide Eskolako ikasleak izan ohi dira.
Baietz gurean! proiektuan parte hartzen hasi zenean Talleres Mecanicos Manuel Echeverria euskararen inguruan pausoak ematen hasi ziren. Zenbait euskaratze lan egin dituzte: programa informatikoetan eta kalitate eta prebentzio arloko zenbait txosten euskaratzeko aukera izan dute. Orain enpresan lan egiten duten %90a euskaldunak dira.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.