Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Usurbilgo Gazte Mugimendukoek aisialdiaz, euskaraz eta arteaz jardungo dute maiatzean

2018/05/16 - Iruzkinak: 0

Usurbil

Gazte Mugimenduaren plangintzak aurrera darrai eta maiatzean, aisialdia, euskara eta artea lantzea dute helburu

Maiatzeko ekitaldien berri eman dute:

Maiatzak 11 ostirala, mahaingurua Potxoenean

Ostiral honetarako, jarduera fisiko autogestionatuaren inguruko mahaingurua iragarri dute. 22:00etan, Potxoenean. “Herrian dugun aisialdia eta kirola izango dira eztabaida gai, hutsuneak topatu eta dinamika berri bat sortzeko asmotan”, aditzera eman dutenez. “Honetarako, beste herrietako esperientziak izango ditugu lagungarri, Kanika (Hernaniko aisialdi taldea) eta Karrikan (Gasteizko Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzien fakultateko talde kritikoa) taldeko lagunak, herriko beste eragile batzuekin batera”.


Maiatzak 19 larunbata, Mihiluze saio bat

Maiatzaren 19an larunbata, Mihiluze saio bat egingo dute. 19:30ean Askatasuna plazan, “herrian euskarak bizi duen egoeraz hausnartzeko”.


Maiatzaren 25ean, solasaldia Sutegin

Usurbilgo artixten solasaldi batekin amaituko dute maiatzeko plangintza. “Aurretik aipatutako dinamika guztiak bezala, honako hau ere herritar guztientzat bideratua dagoela garbi utzi nahi dugu, guztiok barruan daukagun artixta azaleratzeko asmotan”. Solasaldiaren ostean Andoni bakarlaria arituko da Sutegi kanpoan.


Maiatzaren 18an, kafe tertulia berri bat

Horrez gain, Kafe Tertulia dinamikak ere aurrera jarraitzen du. Orain arte herriko emakume gazteak biltzen egon dira gai ezberdinen inguruan hitz egiteko, eta hilabete honetan Emakumea eta sexualitatea atala jorratzeari ekingo diote. “Hortaz, maiatzaren 18an 22:00etan emakumeoi sexualitatearen inguruan ezkutatu diguten informazioaren inguruan murgiltzea izango da asmoa. Interesa duen emakume oro gonbidatua dago saiora”, Usurbilgo Gazte Mugimendurik aditzera eman dutenez.

 

*Iturria: Noaua

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil