Umorea euskaraz egiteak saria du Motxian Eby esketx lehiaketan
2014/10/14 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
DBHko ikasleen euskarazko abestien parodia onena sarituko da Buruntzaldea eta Oarsoaldeko eskualdeek antolatutako Motxian Eby esketx lehiaketaren bitartez
Motxian Eby lehiaketako parte-hartzaileek euskaraz abesten duen musika talde baten edo euskarazko abesti baten “parodia” egin beharko dute, letra aldatuz eta abestiaren edota taldearen arabera mozorrotuta eta karakterizatuta.
Ekimen honen bitartez, gazteen artean euskararen erabilera sustatu nahi dute, hizkuntza alor guztietara eramanaz, umorearen alorrera zabalduz.
Esketxak nahitaez euskaraz eginak izan behar dira, abestutako nahiz hitz egindako pasarteetan. Gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan behar dute eta edozein gailurekin grabatu daitezke: eskuko telefonoa, bideo kamera, tablet-a, argazki makina…
Esketxak aurkezteko epeak urriaren 15etik azaroaren 14ra iraungo du eta umorea, letraren orijinaltasuna, karakterizazioa eta ikus-entzunezkoaren exekuzio teknikoa –plano mota, argiztatzea…– baloratuko dira. Lanak e-postaz edo Whatsapp bidez aurkeztu ahal izango dira.
Epaimahaikideak ikasleak izango dira
Irabazleak bi eskualdetako DBHko 4. mailako ikasleek erabakiko dituzte. Hala, Oarsoaldeko bideoen artean onena, Buruntzaldeko ikasleek aukeratuko dute, eta alderantziz. Eskualde bakoitzeko bi sari egongo dira: bideo onenak 300€ jasoko ditu eta bigarrenak 200€. Gainera, publikoaren saria ere izango da.Internauten bozka gehien jasotzen duenak50 euroko saria irabaziko du.
Lehiatuko diren esketxak, ikusgai jartzen joango dira www.motxianeby.com webgunean, gero DBH-4ko gelek eta publiko orokorrak bozkatu ahal izateko. Irabazleak azaroaren 24an jakinaraziko dituzte.
Lehiaketari buruzko informazio guztia www.motxianeby.com webgunean ikusdaiteke.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.