Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak aurkeztu dituzte

2010/02/23 - Iruzkinak: 0

Udaletako Euskara-Zerbitzuen topaketak apirilaren 21ean eta 22an izango dira Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Aurten landuko duten gaia "Nerabeen aisia eta lagunartea" izango da eta "Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?" galderari erantzuna bilatzen ahaleginduko dira.

Otsailaren 19an Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak apirilaren 21ean eta 22an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango diren Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak aurkeztu zituzten. Aurtengo topaketetan hainbat berrikuntza daude, nabarmenenak: bloga eta sare sozialak. Joan den urtean www.udaltop.com webgunea jarri zen martxan eta aurten bloga gehitu zaio. Bestalde, Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor, sare horretan zabaltzen den informazioa partekatuz eta berau sare anitzagoetara zabalduz.

 

Topaketetan "Nerabeen aisia eta lagunartea" gaia landuko da eta "Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?" galderari erantzuten ahaleginduko dira adituak. Hamar ponentzia aurkeztuko dira orotara eta iaz bezala, talde-lanarentzat ere izango da tartea.

 

Matrikulazioa www.udaltop.com webgunean egin daiteke, otsailaren 22tik martxoaren 22ra bitartean. Matrikulazioaren prezioa 80 € da eta 25 urtez azpiko ikasleek 25 € ordaindu beharko dituzte.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil