Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Soziolinguistika Klusterrak "Soziolinguistika eskuliburua" argitaratu du

2010/10/25 - Iruzkinak: 0

Eskuliburuak bi xede talde nagusi ditu: unibertsitate eta mundu akademikoa eta hizkuntza-plangintzan eta euskalgintzan diharduten eragileak.

Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Soziolinguistika eskuliburua argitaratu berri du. Bertan, nazioarteko oinarrizko teoriak eta ikerketak, eta Euskal Herrian teoria eta ikerketa horiek izan duten garapena bildu ditu. Liburuak sei atal ditu: lehen atalak soziolinguistikari sarrera egiten dio, bigarrena hizkuntza-aldakortasunari buruzkoa da, hirugarrena hizkuntza-ukipenaz mintzo da, laugarrena hizkuntza-ideologiaren eta hizkuntza-jarreren ingurukoa dugu, bosgarrena hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintzari dagokiona, eta, azkena, hizkuntzak aztertzeko ikerketa-metodoen gainekoa.

 

Eskuliburuak bi xede-talde nagusi ditu: unibertsitateko eta mundu akademikoko ikasle, ikerlari eta irakasleak, batetik, eta hizkuntza-plangintzan eta euskalgintzan diharduten eragileak, bestetik. Lana euskalgintzako talde zabalak jorratu du.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil