Sari eder bat irabazteko aukera hilabete honetako lehiaketan
2014/04/03 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
Errenta aitorpenarekin lotutako lehiaketa bat jarri dugu martxan sare sozialetan
Hilabete honetan, errenta aitorpenarekin lotutako lehiaketa bat jarri dugu martxan Buruntzaldea Euskaraz Facebook orrialdean. Parte hartu, eta erantzun egokia emanez gero, bi sari hauen artean aukeratu ahal izango duzu:
- Andoaingo Basteron, ekainaren 7an Benito Lertxundiren kontzerturako bi sarrera.
- Astigarragako Ipintza sagardotegian bi lagunentzako bazkaria edo afaria.
Lehiaketan parte hartzeko, lehendabizi gure Facebook orrialdean atsegin dut sakatu behar duzu. Horren ostean, ondorengo galdera honi erantzun beharko diozu:
Errenta aitorpena egitea egokitzen zaigun tarte honetan, ba al dakizu zer esan nahi duten sigla hauek?
BEZ, JEZ, IFK, PFEZ, OHZ
Erantzun guztiak Facebook-eko iruzkinen atalean idatzi behar dira. Apirilaren 25ean asmatzaile guztien artean zozketa egingo dugu. Animatu eta parte hartu!
Hona hemen lagungarri izan daitekeen hiztegia
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.