Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Online izango dira aurtengo Udaltop jardunaldiak

2020/05/06 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

COVID-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz, 2020ko Udaltop jardunaldiak online izango dira. Udaletako euskara zerbitzuen topaketa izaten da Udaltop, eta urtean behin egiten da, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Aurten, antolatzaileek bi egunerako zuten egitaraua berrantolatu dute, eta egun bakarrean izango da azkenean jardunaldia, maitzaren 14an, goizean.


Hemen eman da izen ematea: udaltop.eus/eu/izen-ematea.
Aurtengo topaketen egoera bereziagatik, aurten ez da matrikularik ordaindu beharko eta doan izango da topaketan parte hartzea.

Topaketen nondik norakoari eta egitarauari dagokionez, honakoa zabaldu du antolakuntzak: “Maiatzaren 14an izango da, www.udaltop.eus webgunean, goizeko 10:00etan hasita. Menuan, bi hitzaldi, mahai-inguru bat eta testigantza laburrak. Jon Sarasuak zabalduko du jardunaldia; atxabaltarra eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko zer behar dugun galderari erantzun nahian apustu berri baterako arrazoibideez arituko da. Eta Agirre Lehendakaria Centerreko Leire Canciok ere, bere hausnarketa plazaratuko du.
Jarraian, atsedenalditxo bat izango da, eta bueltan, Pilar Kaltzadak gidatuko duen mahai-ingurua. Mahiaren bueltan, berriz, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politiketako zuzendaria, Leire Okarantza Fagor Koop. E.ko Gestio Sozialeko ordezkaria eta Kike Amonarriz Topaguneko presidentea elkartuko dira. Besteak beste, hiru gai hauek jorratuko dituzte: Jon Sarasuaren gogoeta; testuinguru ekonomiko berrian euskarak presentzia gehiago izateko gakoak; eta amaitzeko, jardunaldia etxeko leihotik jarraitzen ari diren ikus-entzuleek egindako galderak erantzungo dituzte -aukera ezberdinak zabalduko dira galderak egiteko: WhatsApp-a, twiterra eta posta elektronikoa-“.

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil