Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

MotxianEby lehiaketa hastear da

2016/09/30 - Iruzkinak: 0

Urriaren 10etik azaroaren 18ra bidal daitezke lehiaketan parte hartzeko esketxak

Aurten ere abian jarriko da MotxianEby lehiaketa Buruntzaldean eta Oarsoaldean. Aurreko edizioetan bezala, DBH1, 2, 3 edo 4ko ikasleek har dezakete parte esketx lehiaketan. Lehiaketan parte hartuz gero, honako sariak eskuratu ahal izango dira:

  • 1. saria: 300€ko saria (eskualde bakoitzean)
  • 2. saria: 200€ko saria (eskualde bakoitzean)
  • Herri bakoitzeko bozkatuena: 50€ko saria

Lehiaketako gaia librea da eta Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ere ez du mugarik izango. Aurkeztutako lanek gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan beharko dute (50″-70″). Esketxak nahiz Stop Motion edota Meme teknikak erabiliz sortutako lanak izan behar dute eta derrigorrez euskaraz mintzatutako audioa izan beharko dute.

Esketxak Whatsapp bidez(608 170 384) edo e-postaz (kaixo@motxianeby.eus) bidal daitezke.

Informazio guztia hemen.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil