Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Martin Ugalde XVII. Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

2013/09/03 - Iruzkinak: 0

Andoain

Etorkizuneko idazleen bila, ipuin lehiaketa antolatzen du urtero Andoaingo (Gipuzkoa) Udalak. Martin Ugalde idazlearen izena darama lehiak, eta 17 urte beteko ditu aurten. Parte-hartzaileek urriaren 11ean aurkeztu beharko dituzte lanak, Bastero Kulturgunean.

Lan bakoitzak egile bakarra izan beharko du, eta originalak zein argitaratu gabeak izan behar dute. Lehiakideek nahi adina testu aurkez ditzakete.

Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo 10 eta 17 urte arteko gazteek har dezakete parte lehiaketan. Adinaren araberako mailatan banatuko dituzte lehiarako: A mailan, 10 eta 11 urte arteko idazleak sartuko dira eta, asko jota, hiru orrialdeko lanak aurkez ditzakete. Maila honetako irabazleari 100 euro emango dizkiote. B maila, 12-13 urteko lehiakideekin osatuko dute. Horiek luzeago idatzi beharko dute: hiru eta zortzi orrialde artean. Irabazleak 110 euro jasoko ditu. C mailan, 14-15 urtekoak ariko dira, eta D mailan, 16-17koak. B mailan bezala, hiru eta zortzi orrialde artean idatz dezakete azken bi taldetako idazleek, eta 250 euroko saria jasoko dute maila bakoitzeko irabazleek.

Lanak entregatzeko ohiko prozedura erabiliko dute: lan bakoitzeko lau kopia aurkeztu beharko dituzte urriaren 11n, 10:00etatik 13:00etara, Bastero kulturgunean.

* Irakurri jatorrizkoa

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil