Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

LANSAREAN enplegu-ataria euskaraz lan egiteko

2014/06/10 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Sarean enplegua bilatzeko LANSAREAN proiektua jarri du martxan Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko tresna, enpresek lan-eskaintzak jarri eta lan bila dabiltzanek beren curriculum-ak sartu ahal izango dituzte lansarean.org webgunean. Horrela, euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremanak sendotzeko asmoa dago.

Azken asteotan argitaratu dute lan-ataria, baina oraindik proba-fasean eta osatzeko dago proiektua. Halere, elkartetik adierazi dutenez dagoeneko 250 curriculum baino gehiago daude orrialdean.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil