Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

"Laburbira" euskarazko film laburren zirkuitoaren emanaldiak Buruntzaldean

2019/03/28 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitoa. Aurtengoa XVI. edizioa izango da, eta Buruntzaldean bi emanaldi antolatu dira. Martxoaren 29an, Hernanin egingo da saioa.

 

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua.

Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak:  maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Martxoaren 20tik apirilaren 13ra bitarte, Laburbira giran ibiliko da euskarazko zinegintzaren dosi txiki eta freskoak zabalduz, honako 35 herrietan:

Bergara, Ermua, Usurbil, Berriozar, Areeta, Sestao, Hernani, Algorta, Dima, Areatza, Orkoien, Valladolid, Azkoitia, Paris, Eraso, Gasteiz, Larraintzar, Biasteri, Zuia, Iruña, Ordizia, London, Maeztu, Arespalditza, Mutriku, Arrasate, Etxebarri, Azpeitia, Oñati, Irun, Igorre, Soraluze, Zumaia, Mungia eta Valentzia.

Lotura honetan topatuko dituzu Laburbira zirkuitoan proiektatuko diren film laburren informazio eta sinopsiak: http://www.kameratoia.eus/kartelera-2019/

Informazio guztia: http://www.kameratoia.eus/laburbira-2019-35-herritan

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil