Kontrataziorako hizkuntza-irizpideak adostu dituzte Gipuzkoako 36 udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak
2013/02/06 - Iruzkinak: 0
Adostutako hizkuntza-irizpideek obra kontratuei, herri-lanen emakidei, zerbitzu kontratuei, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuei eta hornidura kontratuei eragingo diete.
Udal<>ekin egitasmoaren bidez administrazioko kontratazioetan hizkuntza-irizpideak adostea lortu dute Gipuzkoako 39 erakundek (36 udal, Gipuzkoako Foru Aldundia, UEMA eta Urola Kostako Mankomunitatea), eta modu bateratuan aplikatuko dituzte.
Adostu berri dituzten hizkuntza-irizpideek obra kontratuei, herri-lanen emakidei, zerbitzu kontratuei, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuei eta hornidura kontratuei eragingo diete. Hemendik aurrera, beraz, Gipuzkoako 36 udal horien eta Aldundiaren kontratazio publikoetan parte hartzen duten enpresek hizkuntza-irizpideak bete beharko dituzte.
Orain arte, Udal bakoitzak bere erara jarri ditu indarrean hizkuntza-irizpideak, baina hemendik aurrera modu bateratuan adostutako protokoloaren arabera erakundeen jarduna eraginkorragoa izango da.
Irakurri osorik hemen.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.