Irailean ere, azterketak eta mintzamena lantzeko aukera Hernani-Astigarragako AEKn
2010/09/03 - Iruzkinak: 0
Izena emateko aukera irailaren 3ra arte izango da. Udalak dirulaguntzak eskaintzen ditu.
HERNANI-ASTIGARRAGAKO AEK euskaltegian, udan ere izan ohi da euskera lantzeko aukera. Uztailean aritu ziren eta irailean izango da jarraipena, abuztuko atsedenaldiaren ostean. Azterketak eta mintzamena lantzeko aukera izango da. Zehazki, honakoak dira aukerak: alde batetik, autoikaskuntza bidez euskera hobetu eta azterketak prestatzeko aukera dago. Astean behin klasera joan eta etxean lanak egiteaz gain, tutorearekin astero elkartzeko aukera izango du ikasleak, ikasprozesuaren jarraipena eginez. Bestetik, azterketako idazlanak lantzeko taldea ere eskaintzen du AEKk; astean behin euskaltegira joan eta idazmena landuz. Lehenengo eta bigarren mailako azterketetarako, hain zuzen. Mintzamena lantzeko taldea ere izango da, astean pare bat egunekoa. Bertan, astero gai baten inguruan lanketa eta saio praktikoa egingo dira. Euskera maila baxua duten ikasleei zuzendua dago.
Klaseak irailaren 6an hasi Informazio gehiagorako edo izena emateko, hernani@aek.org nahiz astigarraga@aek.org helbideetara idatzi edo 607 592 864/607 610 687 zenbakietara deitu behar da (09:00-13:00 eta 16:00-18:00). Irailaren 3ra arte eman daiteke izena eta klaseak hilaren 6an hasiko dira. Ikastaroetan parte hartzen dutenek Hernani eta Astigarragako Udalen dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.
*Iturria: Hernaniko Kronika
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.