Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Immigrazio gaietarako batzordea eratu du Aldundiak

2012/01/24 - Iruzkinak: 0

Immigrazio kontuetan aditua izango den batzorde horretako partaide Petra Elser eskualdeko bizilaguna izango da, besteak beste.

Gipuzkoako Foru Aldundiak immigrazio gaiez arduratuko den batzorde bat sortu du. Batzordea alor ugariko 17 adituk osatzen dute eta etorkinen eskubide politikoak, ekonomikoak, sozio-kulturalak eta linguistikoak aztertu eta sustatuko ditu.

Batzordea pasa den urtarrilaren 14an aurkeztu zuten Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano eta immigrazio zuzendari Marcos Nanclaresek. Batzordea, besteak beste, Kontseiluko idazkari nagusi izandako Xabier Mendigurenek, Petra Elser irakasleak, gatazkak konpontzen aditua den Princess Koromak, Ahmed Anhari politologo eta abokatuak, eta Jakue Pascual soziologoak osatuko dute.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil