Hizkuntza ohiturak aldatzeko urte osorako erronka Hernanin
2017/12/11 - Iruzkinak: 0
Urtarrilaren amaieran aurkeztuko dituzte euskarari eutsiko dioten lehenengo 100 hernaniarrak
Euskara Ari Du ekimenak erronka berria bota die hernaniarrei 2018ra begira. Urte osoan zehar luzatuko den desafioa izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak hizkuntza ohituraren bat (batzuk) aldatzea izango da helburua. Erronka luze honek aurreko urteko 6 asteetako ekimenaren jarraipena izan nahi du . Herritarren bizitzan beste hizkuntz ohitura batzuk egonkortzea nahi dute, euskaraz egitea ohitura iraunkor bihurtzea, ez soilik kanpaina batera mugatzean den aldaketa izatea.
Urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran aurkeztuko dituzte euskarari eutsiko dioten lehenengo 100 hernaniarrak. Hilero 100 hernaniar gehituko direla azaldu dute, eta horrela jarraituko dute 2018ko abendua amaitu arte.
Ekimen honekin euskararen erabileran beste pausu bat eman nahi du Hernanik, eta erronka amaitzear denean Euskal Herri osoan martxan jarriko den 365 egun ekimenarekin bat egingo du.
Azkenik, hilero hilero 100 lagun gehitzeko ekitaldiak egingo direla ere aurreratu dute.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.