Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Hizkimizki.com hiztegiak sortzeko tresna berria

2012/05/08 - Iruzkinak: 0

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Hizkimizki.com webgunea sortu du Auzoko egitasmoaren baitan. Helburua, hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea da.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Hizkimizki.com webgunea aurkeztu du. Tresna berri honen helburua hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea da. Euskaratik eta euskaraz sortutako tresna da.

Guztira, 43 hizkuntza biltzen ditu eta euren arteko konbinazioak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak, gainera, horietako hizkuntza asko lehen aldiz jarri dira bata bestearekin harremanetan, esaterako, aragoiera-nepalera edo fula (Mendebaldeko Afrikako hizkuntza)-islandiera.

Hizkimizki.com proiektuaren bidez, aukeratutako edozein hizkuntzaren arteko zubi-lana egitea posible izango da. Proiektua oraindik garatze bidean dago, baina aurrera begira, erabiltzaileak izena eta pasahitza izango ditu datu-baseko informazioa aldatu, zuzendu eta gehitzeko.

Proiektu hau Topagunearen Auzoko egitasmoaren baitan dago. Proiektua euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko sortu zen. Programa honen baitan, euskaratik abiatuta, poltsikorako oinarrizko 32 hiztegi sortu dira, hiztegi hauek Euskal Herrian hitz egiten diren hainbat hizkuntzatatik sortu dira, hiztunek sortu dituzte.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil