Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Hernaniko Udaleko euskara planaren aurkezpena EAEko administrazioko euskara teknikarien aurrean

2009/01/29 - Iruzkinak: 0

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatuta “erabilera planak herri-administrazioetan” izeneko jardunaldiak egin dira Bilbon.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatuta “erabilera planak herri-administrazioetan” izeneko jardunaldiak egin dira Bilboko Euskalduna jauregian urtarrilaren 27 eta 28an. Bertan, euskara plan ezberdinen aurkezpenak entzun ahal izan dira; besteak beste, Hernaniko Udalarena.

 

Hernaniko euskara teknikari den Malores Etxeberriak EAE osoko 200 bat euskara teknikarien aurrean azaldu ditu Hernaniko Udaleko euskara planaren hainbat xehetasun. Kristina Corella eta Eli Insausti hizkuntz normalizatzaileekin osatutako lan taldeak elebitasunaren inguruan landu dituen hausnarketak aurkeztu ditu Etxeberriak “jokaleku berri baten bila” izeneko ponentzian. Konkretuki, udalak herritarrei begira egin dezakeen euskara hutsezko eskaintzari bide emateko erabili dituzten moduak deskribatu ditu. Gainera, itzulpen arloko hainbat zalantza plazaratu ditu. Hernaniarrei udalaren zerbitzuak (ikastaroak, idatzizko baimenak, kobraketak…) euskaraz emateko eta lan hizkuntza gisa (bileretan, dokumentuetan…) euskara erabiltzeko udalak aurkitzen dituen oztopoak eta horiei aurre egiteko irtenbide posibleak aurkeztu edo iradoki ditu.

 

Euskara planen eredu ezberdinak

Ingurune soziolinguistikoaren arabera, herri-administrazioaren hedaduraren eta udal agintarien konpromisoen arabera, euskara plan ezberdinak ezagutu ahal izan dira. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Garraio zein Herrizaingo sailen planak, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, Abanto-Zierbenako udalarena edota Bizkaiko Garraioen Patzuergoarena. Bestalde, euskara planetarako abian dauden hainbat baliabide aurkeztu dira: HAEEren ikastaro eta aholkularitza eskaintza, Irati izeneko aplikazio informatikoa edo testu juridikoen korredakziorako ereduak.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil