Hernaniko Katea Legaia enpresan euskararen aldeko urratsak eman dituzte
2015/04/14 - Iruzkinak: 0
Langile berriei euskarazko bideo bidez egiten diete harrera
Hernaniko Katea Legaia enpresan euskararen erabilera bultzatzeko urratsak ematen ari dira. Langile berriren bat lanean hasten denean, bideoen bidez egiten diete harrera. Enpresari buruzko informazioa, laneko sistema, lanpostuko eginkizunak…denak tablet baten bidez ikus ditzakete langile hasiberriek euskaraz, gaztelaniaz eta zeinu hizkuntzan (zeinu hizkuntzan ere euskaraz eta gaztelaniaz). Hiru unitate izango dituzte bertan; hasierako harrera, kalitatea eta lan-segurtasuna.
Katea Legaia desgaitasunen bat duten pertsonak lan munduan txertatzeko erakundea da. Desgaitasun larriak dituzten pertsonei zuzenduta, batik bat, eta enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.