Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Hernaniko bertso-eskolako lau kide izango dira Gpuntuko finalean

2011/12/16 - Iruzkinak: 0

Hernani

Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi izango dira igandean, abenduak 18, Illunben (Donostia) jokatuko den finalean.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da igandean, abenduak 18, 16:30etik aurrera, Illunben (Donostia). Zortzi bertsolari iritsi dira finalera: Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Alaia Martin eta Jon Martin. Final handian parte hartuko duten bertsolarietatik lau Hernaniko bertso-eskolan aritutakoak dira.

 

Igandeko saioan 9.600 lagunetik gora espero dira eta, antolatzaileek adierazi dutenez, dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude. Finala 16:30ean hasiko den arren, 15:00etan irekiko dituzte ateak. Saioa hasi bitartean DVD bat egongo da ikusgai eta Elkano Browning Cream taldeak eta Gari abeslariak kontzertutxo bat eskainiko dute. Txapeldun berriaren izena 20:45 inguruan jakingo da eta Laxaro Azkunek jantziko dio txapela.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil