Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Gureaz Blai irratsaioa

2012/10/15 - Iruzkinak: 0

Saio berria jarriko du abian Info7 irratiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Info7 irratiak programazio berriarekin eman dio ongietorria udazkenari eta tartean GUREAZ BLAI! irratsaioa ekoiztuko du EMUNekin batera.

Mintzatuko gara euskaldunon kezken inguruan? Hitz egingo dugu euskaldunon sentimentuez gure hizkuntza nonahi erabiltzen dugunean? Konpartituko ditugu egoera horiek gainditzeko baliabideak? GUREAZ BLAI! Ordu erdiko irratsaioak horretarako aukera emango digu.

Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa da, euskaldunei euskaraz bizitzeko deia eginaz eta hizkuntza ikuspegitik, herritar kontziente aktibo bilakatzen lagunduz. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako irratsaioa da.

Hau guztia ordu erdiko irratsaio bixi eta arinean. Asteartero, 13:05ean, urriaren 2tik aurrera.

Iturria: Gipuzkoa Euskara

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil