Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrean dira Agirre, Irazu, Rezola eta Gaztelumendi
2011/11/08 - Iruzkinak: 0
Finalerdietako saioetako leku eta egunak hauek dira: Arrasaten azaroaren 26an, Tolosan azaroaren 27an, eta Hernanin abenduaren 4an.
Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrean dira, aurrera egin duten beste 14 bertsolari onenekin batera. Igandean jokatu zen azken final laurdena Azpeitiako Izarraitz pelotalekuan, eta bertan erabaki zen sailkatu den bertsolari bakoitzak non izango duen finalerdietako hurrengo saioa. Hiru dira herriak: Hernani, Arrasate eta Tolosa.
Gaztelumendi eta Rezola Arrasaten, eta Irazu eta Agirre Tolosan Orain bi asteko atsedenaldia izango dute bertsolariek, eta azaroaren 26an jokatuko da aurreneko saioa, Arrasaten. Beñat Gaztelumendi eta Agin Rezola izango dira bertan, Alaia Martin, Felix Zubia, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarinekin batera. Bigarren saioa Tolosan izango da, azaroaren 27an, eta bertan ere Hernaniko bertso eskolako bi bertsolari ariko dira: Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre. Hauekin izango dira Aitor Sarriegi, Beñat Lizaso, Iñigo Izagirre eta Nerea Elustondo. Finalaurreko azken saioa izango da Hernanikoa, abenduaren 4an, eta hemen ere, sei bertsolari ariko dira finalerako pasearen bila lehian: Jokin Uranga, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Martin.
* Iturria: Hernaniko Kronika
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.