Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera dutenak saritu dituzte
2016/02/04 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
Guztira, 400 euroko 11 sari zozkatu dituzte Buruntzaldean
Buruntzaldeko Udalek 2015ean zehar gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera dutenak saritu dituzte. 400 euroko 11 sari zozkatu dituzte guztien artean. Sarituak hautatzeko ekitaldia urtarrilaren 28an izan zen Lasarte-Oriako Udaletxean eta honakoak izan ziren saridunak herrika:
Andoain:
- Lorea Otero Azpillaga (Mendi autoeskola)
- Eduardo Fraile Gonzalez (Bengoetxea autoeskola)
Astigarraga
- Markel Sanchez (Otamendi autoeskola)
Hernani:
- Enara Agirrezabala (Lagunak autoeskola)
- Mireia Becerra (Otamendi autoeskola)
- Jon Zubillaga (Hernani autoeskola)
Lasarte-Oria:
- Izar Agirretxe (Izarra autoeskola)
- Mikel Gonzalez (Izarra autoeskola)
- Andoni Amonarriz (Lasarte autoeskola)
Urnieta
- Leire Erasun (Otamendi autoeskola)
Usurbil
- Natali Izagirre (Solozabal autoeskola)
Koro Etxeberria Tolosak, Hernaniko zinegotziak, zera adierazi du Buruntzaldeko udalen izenean, horrelako ekitaldiak beharrezkoak direla gazteek, zeinek ikasketak euskaraz burutu dituzten, aukera izan dezaten beren bizitzako esparru guztietan euskarazkoaren hautua egiteko, azken finean, euskara bizi ahal izateko. Baina horretarako, beste eragile askoren inplikazioa ere beharrezkoa dela adierazi du, kasu honetan, autoeskolena.
Ekimen honetan Buruntzaldeako 10 autoeskolek hartzen dute parte. 2015ean atal teorikoa euskaraz egin dutenen kopuruak behera egin du, 113 pertsonak egin dute euskaraz, aurreko urtean baino 27 gutxiagok, hain zuzen. Baina balantze orokorra positibotzat jo dute, egitasmoarekin hasi zirenean, 2010ean, 34 izan baitziren.
2016an kanpainarekin jarraitzeko asmoa adierazi dute antolatzaileek.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.