Ezetz asmatu lehiaketa martxan da
2011/11/28 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko udalek, Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzaren laguntzarekin, "Ezetz asmatu 5 gezur borobilak!" lehiaketa jarri dute abian. Herri bakoitzeko asmatzaileen artean denbora-pasa joko bat zozkatuko da.
Buruntzaldeko udalek, Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzaren laguntzarekin, "Ezetz asmatu 5 gezur borobilak!" lehiaketa jarri dute abian. Herri bakoitzeko asmatzaileen artean denbora-pasa joko bat zozkatuko da.
Ondorengo esaldietatik 5 gezurrak zein diren asmatu behar duzu:
1. Garai batean hizkuntza bakarra hitz egiten zen munduan, eta, adituen arabera, etorkizunean ere hala izango da: ingelesa hitz egingo du mundu guztiak.
2. Garrantzitsuagoa da animalia espezie bat babestea, hizkuntza-komunitate bat baino.
3. Euskal Autonomi Erkidegoko langileei legeak aitortzen die euskaraz lan egiteko eskubidea.
4. Espainiako herritarren % 40 inguru elebiduna da.
5. Euskara da munduko hizkuntzarik zailena, beraz, euskara-irakasleak munduko hizkuntza-irakaslerik hoberenak dira eta ikasten dutenak munduko pertsonarik azkarrenetakoak.
6. Euskarak munduko hizkuntza gehienek baino hiztun gehiago ditu. Esaterako, Europan ofiziala den Malterak baino hiztun gehiago ditu.
7. Hizkuntza batzuk indartsuak dira berez, ez kolonietan hizkuntza inposatu zutelako.
8. Inkestek diote jendeari berdin zaiola zein hizkuntzatan hitz egiten dien saltzaileak.
Epea: otsailak 10.
Saria: Parte hartu duten ikastetxe bakoitzeko asmatzaileen artean Mihiluze joko bana zozketatuko da.
Posta elektronikoz jakinaraziko zaie parte hartzaile guztiei zozketaren emaitza.
Antolatzaileak: Buruntzaldeko udalak.
Laguntzailea: Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitza.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.