Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Euskarari eusten Buruntzaldean

2016/10/26 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Buruntzaldeko hiru herritan, Astigarragan, Hernanin eta Lasarte-Orian martxan dira euskarari eusteko dinamikak.

Euskara ari du. Indar proba izena jarri diote Hernanin abian den egitasmoari. Urriaren 15etik azaroaren 26ra bitartean, sei astez, eutsiko diote euskarari Hernanin horretarako izena eman duten herritarrek. Astebeteko konpromisoak hartzen dituzte herritarrek. Dagoeneko 800 lagun inguruk hartu dute astebetez euskarari eusteko konpromisoa eta izenak hartzen segitzen dute. Talde nahiz norbanakoek har dezakete parte Indar proba honetan.

Jarraipen egiteko

Irten armairutik izena jarri diote Lasarte-Oriakoek eta 40 orduko maratoiaren ondotik 40 egunez euskarari eustea da helburua. Bi eratako partehartzeak aurreikusi dituzte Lasarte-Orian: ahobiziak: astebetez euskarari eutsiko diotenak eta Belarriprest-ak: 40 egunez ulertzeko saiakera egiteko prest daudenak. Abenduaren 3 arte luzatuko da lasarte-oriako egitasmoa.

Jarraipena egiteko

Astigarragan, 100 ta 100 200 izena eman diote eta hastear da. Astigarragan ere bi eratako partehartzeak proposatu dituzte: hiztunak eta hizkideak, eta astebete iraungo du Astigarragako probak, azaroaren 26tik abenduaren 3ra.

Informazio gehiago

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil