Euskararen kale-erabileraren emaitzak Usurbilen
2012/10/22 - Iruzkinak: 0
Aurkeztu da Usurbilgo kaleetan euskarak duen presentziaren inguruko txostena. Jasotako emaitzak aurreikusitakoak baino hobeak izan dira.
Soziolinguistika klusterrak neurtu du euskarak herriko kaleetan duen erabilera. Era berean, eskuragarri jarri du herritarrentzat Usurbilen lortutako datuak eta azken hauetatik eratorritako ondorioak.
Belen Urangak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak aurkeztu zituen datu hauek. Oro har, klusterrak adierazi duenez, Usurbilen euskararen erabilera espero zena baino hobea izan da.
Hala, esan genezake, Usurbilen herritarren %69a dela euskalduna. Kale erabilerari dagokionez, entzundako elkarrizketen %61a izan zen euskaraz. Izatez, klusterrak aurreikusitako portzentajea baino emaitza hobea dela adierazi zuen Belen Urangak.
Kontuan har dezagun, dena den, Usurbil UEMAko kidea dela eta euskalgintzako erreferentetzat jo dezakegula eskualde mailan. Usurbildarron esku dago euskararen erabilera mantentzea eta hobetzea. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun udalerria da gurea eta horren adibide izatea guztion esku dago.
Soziolinguistika klusterrak egindako txostena eskuragarri hemen.
*Iturria: Usurbilgo Udala
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.