Euskararen 9. Maratoia urriaren 22an eta 23an izango da Lasarte-Orian
2016/05/26 - Iruzkinak: 0
Antolatzaileek apustu berria dute aurtengo ediziorako: 40 egunez euskaraz
Dagoeneko aurkeztu dute urriaren 22an eta 23an Lasarte-Orian izango den Euskararen 9. Maratoia. Aurtengo leloa 'Irten armairutik' izango da eta irudia ere aurkeztu dute.
Maratoiaren webgune berritua ere martxan dago: www.euskararenmaratoi.eus. Bertan 9. Maratoiko informazio guztia txertatzen joango dira, baita izen emateak ere.
Sare sozialetan ere jarraitu ahalko da Euskararen Maratoiko atzerako kontua.
Eta hau guztia gutxi ez balitz, Euskararen Maratoiko 40 orduak gaindituta, herriari erronka berri bat botako diotela jakin arazi zuten, 40 egun euskaraz. Erronka honen arduradun EHUko Pello Jauregi izango da eta ikerketa bat ere eramango du aurrera. Hau Foru Aldundiak babestua izango da.
Hau guztiaz gain, 40 orduetan dinamizazio lanak egingo dituen zortzikotea ere jakitera eman zen noski. Joxe Mari Azkonobieta, Agus Mujika, Joxe Mari Agirretxe, Rebeka Garzes, Estitxu Garmendia, Mikel Izquierdo, Enara Ieregi eta Oihana Fu Otaegi izango dira oholtza gainean izango diren herritarrak.
Aurtengo abestia eta bideoklipa ere aurkeztu zituzten. Herriko pailazoen 'Egiozu euskaraz' abestia hain zuzen.
- Albiste osoa: Txintxarri
- Bideoklipa
- Maratoiaren webgunea
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.