Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Euskarabildua jardunaldiaren laugarren edizioan, besteak beste, TV3 edo Shazam-eko ordezkariak izango dira, pantaila anitzen errealitateari buruz hitz egiteko

2015/10/14 - Iruzkinak: 0

Aurten streaming bidez jarraitu ahal izango da jardunaldia eta live storytelling edo jarraipen bizia egingo da marrazkilari baten laguntzarekin

Azaroaren 5ean Euskarabildua jardunaldia egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Laugarren jardunaldiaren izenburua “Mundua bete pantaila: Komunikazio eta marketin eredu berriak gailu ugaritako errealitatean” da.

Jardunaldia Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña Taldeak antolatzen dute teknologia berrien eta hizkuntzen arteko topagunea izateko helburuarekin, euskarari protagonismoa emanez. Hala, beste batzuekin ezagutza partekatzeko eta kanpoko esperientziak ezagutzeko aukera izango da azaroaren 5ean.

Urtero bezala, bertako adituez gain, atzerriko hizlari ezagunak entzuteko aukera izango da, hala nola: Kataluniako TV3 kateko ordezkariak, mundu osoan ezaguna den Shazam erakundekoa, Pictanovokoa…

Jardunaldian parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, webgunetik egin behar da eta doan da.

Bestalde, aurten berrikuntza aipagarriak bi dira: jardunaldia streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da eta live storytelling edo jarraipen bizia egingo da marrazkilari baten laguntzarekin. Hau da, hitzaldietan esaten dena mural moduko batean jasoko da eta marrazkilariak murala marrazten duen bitartean berau proiektore batean ikusiko da, unean-uneko Twitter jarioarekin batera eta entzuleek euren gailu mugikorren bidez egiten dituzten galderak jasoz, besteak beste. Era berean, entzuleek murala euren mugikorretan zehaztasun handiagoz ikusteko aukera izango dute.

Pantailez inguratuta bizi gara, gailu bat baino gehiago erabiltzen dugu egunean zehar eta konturatu gabe, batetik bestera egiten dugu salto: mugikorretik eramangarrira eta handik tablet-era edo telebistara. Telebista ikusi bitartean ere beste pantaila batzuekin elkar eragiteko gai gara. Errealitate honek komunikazio eta marketin ikuspegitik begiratuta, aukera ugari zabaltzen ditu, baina errealitate ukigarria da edo etorkizuneko asmo handiak dira? hurrengo urteetan norantz zuzendu behar dugu? Galdera hauen eta gehiagoren hausnarketa bultzatzea da jardunaldien helburua.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil