Euskaltegiek ireki dute matrikulazio epea
2018/09/04 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
Iraila bukaerara arte egin daiteke matrikula, euskaltegietan. Buruntzaldeako guztiak dira HABEk homologatutakoak. Udalek diru-laguntzak ematen dituzte; ia matrikularen %100 ordaintzeraino.
Euskera ikasteko aukera zabala dagoela azpimarratu dute Buruntzaldeako sei udaletako ordezkariek eta euskaltegietako irakasleek, eta matrikula egiteko epea irekita dagoela jakinarazi dute. Iraila bukaerara arte eman daiteke izena euskera ikasi edo euskeraz alfabetatzeko.
Astigarragari dagokionez, AEK euskaltegian egin daiteke matrikula. Hernanin, berriz, bi aukera daude: AEK edo Udal Euskaltegia. Batean edo bestean aritzeko, diru-laguntzak ematen dituzte Udalek.
Diru-laguntzak eskatzeko epea ere, zabalik
Astigarragako Udalak udara hasieran argitaratu zuen deialdia, eta irailaren 28ra arte irekita dago diru-laguntza eskatzeko epea euskera ikasteko, merkataritza eta enpresen alorrean euskeraren erabilera sustatzeko, aisialdiko begirale edo zuzendari titulurako prestakuntza euskeraz egiteko, eta UEU eta udako unibertsitateko euskerazko ikastaroetarako.
Hernaniko Udalak ere ematen ditu diru-laguntzak. Kasu honetan, euskera ikasteko matrikula egin eta ondorengo 15 eguneko epea izaten da eskaera egiteko HHZ bulegoan.
Helburua, 1.000 ikasle
Guztira, 8 euskaltegi daude Buruntzaldean, eta 865 ikasle hartu zituzten pasatako ikasturtean. Aurten, 1.000 izatera iristea da helburua.
Maila, erritmo eta ordutegi desberdinetara egokitzen diren ikastaroak daude aukeran: presentzialak edo autoikaskuntzakoak; sektore jakinetara bideratutakoak; eta HABEko 1, 2 eta 3 edo EGAko azterketak prestatzekoak. Era berean, Mintzalagun edo Gurasolagun egitasmoetan parte hartzeko aukera ere badago.
** Oharra: edukia Urumeako Kronikatik hartua
** Ikusi publierreportaia: Euskara ikastea, apustu segurua
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.