Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko buzoiak jarri dira Usurbilen

2009/02/12 - Iruzkinak: 0

Usurbilgo Udalak, Noaua!k, UEMAk, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Oiartzungo Udalak euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko Usurbilen jarri diren buzoien berri eman dute Urbil Merkataritza Zentroan egindako prentsaurrekoan.

Usurbilgo Udalak, Noaua!k, UEMAk, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Oiartzungo Udalak euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko Usurbilen jarri diren buzoien berri eman dute Urbil Merkataritza Zentroan egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira: Xabier Mikel Errekondo (Usurbilgo Udala), Alaitz Aizpurua (Noaua!), Iñaki Arregi (UEMA), Paul Bilbao (Behatokia), eta Jabi Elizasu (Oiartzungo Udala).

 

Aurrerantzean euskaldunen hizkuntza kexak jasotzeko buzoiak izango dituzte usurbildarrek. Egitasmoa eragile hauek bultzatu dute: Usurbilgo Udalak, Noaua!k, UEMAk eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Buzoiak lau tokitan jarriko dira: Usurbilgo udaletxearen harreran, Sutegi Liburutegian, Noaua!n eta Urbil Merkataritza zentroan.

 

* Irakurri albiste osoa Usurbilgo Udalaren webgunean.

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil