Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Erreportari Gaztea lehiaketako sariak banatu dituzte

2010/07/01 - Iruzkinak: 0

Andoaingo Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen sariketara guztira, 44 lan aurkeztu dira eta 81 gaztek hartu dute parte.

Andoaingo Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen Erreportari Gaztea lehiaketako sariak banatu dituzte (ekainaren 30ean). Lehenengo saria Martxel Lekuonak eta Leire Monterok eskuratu dute Ahoz aho, atez ate izeneko erreportajearekin. Hauen saria, 360 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroigarria izan da.

 

Bigarren saria Sara Ortega eta Joseba Oteizarentzat izan da, Bolonia plana lanagatik. Hauek, 180 euro eta diploma jaso dituzte. Azkenik, Maddi Ebadik eta Rebeca Gestosok Euskal Herria: arraza ezberdinei ateak irekitzen dien lurraldea erreportajearekin hirugarren saria lortu dute: 90 euro eta diploma.

 

Aurtengo edizioan 44 idazlan aurkeztu dituzte eta 81 gaztek hartu dute parte. Gainera, aurten lehenengo aldiz Andoaingo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiek hartu dute parte lehiaketan.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil